Mastegi zelaiko harmailen aldeko hegala erabat izoztuta zegoela eta, epaileak neurketa etetea erabaki zuen 19. minutuan. Anaitasuna aurkaria baino gehiago izaten ari zen berdegunean, erraztasunez iristen baitzen Beti Gazteren areara. Anaitasunaren eskuin hegala erabat izoztuta zegoen, eta jokalariek zutik egoteko zituzten lanak ikusita, epaileak une batez neurketa eten zuen.