Touring abenduari ekiteko (Igandea, 16:30)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko abe. 3a, 14:25

Ohorezko Mailako taldeak igande arratsaldez Errenteriako Touring taldea hartuko du Txerloian. Aretxabaletan batutako puntua ontzat jotzeko, biharko partidan jokoan egongo diren hirurak batzea garrantzitsua da.

 

Errenteriako taldea 8. postuan sailkatuta dago gaur gaurkoz. 18 punturekin, goiko postuetarako borrokan sartu nahian ari da Touring taldea. Goiko postuetan dauden taldeen aurka jokatzea ari zaio egokitzen azken asteetan, eta Mutriku, Zarautz eta Real Unionen aurka ez du neurketarik galdu. Datu horiek ezin dute Anaitasuna besoak gurutzatuta zelairatzera eraman, aurkari arriskutsua baita Touring. Liga hasieran lehen hiru jardunaldietan porrot egin zuten errenteriarrek, baina ondorengo bederatzi jardunaldietan neurketa bakarra galdu dute.

 

Ikusi deialdia, hemen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide