Aloña Mendi, etxeko lehen arerioa

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko ira. 17a, 07:50

Anaitasunaren Ohorezko Mailako taldeak pasa den denboraldiko aurkari borrokalarienetako bat hartuko du Txerloian. Oñatiarren aurkako partida bihar arratsaldeko 17:30ean hasiko da.

Azken denboraldian oñatiarren aurka zeuden sei puntuetatik bakarra lortu zuen Igor Quindosen taldeak, eta Azkoagainen galdutako hiru puntuek min egin zioten Anaitasunari. Orduan lider jarraitzea zuen jokoan Anaitasunak, eta porrotaren ostean berreskuratuko ez zuen postua galdu egin zuen. Hemen neurketa hartako bideo-laburpena:

 

Jarraitu irakurtzen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide