Andramaixetako Xabier Sagarzazuren omenezko XX. Andra Mari sariko neurketa larunbatean izango dela kontuan izanda, Anaitasunak herritarrei bazkide egiteko aukera emango die abuztuaren 13an. Goizean, Kontzejupean mahaia jarriko du klubak 11:00etatik 13:00etara bitartean, eta bertan bazkide egiteko aukera egongo da. Arratsaldean, berriz, neurketa hasi aurretik eta neurketan zehar Txerloiako sarreran bazkide egiteko modua izango da iaz bezala.