Bazkalostean, urteroko ohiturari jarraitu zion Anaitasunak. Gaztetxoenetatik hasi eta Ohorezko Mailaraino, golegile nagusia eta gehien nabarmendu den jokalaria saritu zituen taldeak. Sari banaketaren ostean, omenaldien txanda iritsi zen. Ioritz Mendizabalek 14 urte eta gero futbola utziko du, eta beste hainbeste egingo du Mikel Astigarragak ere, honek 16 urtez kolore gorrixe defendatzen jardun eta gero, futbola uztea erabaki baitu. Mikel Arregi "Ispizu"-ri ere omenalditxoa egin zitzaion, zortzi urtean Anaitasunan kirol arduradun, zuzendari eta entrenatzaile lanak bete ostean, Anaitasuna utzi baitu.