Ohorezko Mailako taldearen denboraldi-aurrea zehaztuta

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Pasa den urteko aurredenboraldiko beroketa saioa

Anaitasunak zehaztu du jada 2016/17 denboraldia prestatzeko egutegia. Abuztuaren 3an hasiko ditu Ohorezko Mailako taldeak entrenamenduak, eta denera bost lagunarteko jokatuko ditu Igor Quindosen taldeak.

 

Irailak 10-11 asteburuan hasiko da Gipuzkoako Ohorezko Maila, eta Anaitasunak abuztuaren 3an hasiko ditu prestaketa lanak. Abuztuan zehar lau lagunarteko jokatuko dituzte gure mutilek, horietatik hiru izango dira Txerloian. Azkena, berriz, iraileko lehen asteburuan izango da.

Denboraldi-aurreko neurketak, hemen

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide