Anaitasunan jokatutako guztien omenez eta aurten lortutako balentriak eskaintzeko meza egingo da 13:00etan herriko Parrokian. Behin meza amaituta, 14:30ean, bazkaria egingo da Joseba Jatetxean. Bazkaria amaitutakoan, azkenik, urteroko sari banaketa egingo da: talde bakoitzean gol gehien egin dituen jokalaria eta denboraldian zehar gehien nabarmendu den jokalaria sarituko ditu klubak.