Mikel Arregi "Ispizu" omendu du Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko eka. 23a, 09:06

Txerloian elkartu zirenek omenduarekin argazkia ateratzeko tartea hartu zuten

Mikel Arregi "Ispizuk" merezitako omenaldia jaso zuen atzo arratsaldean Txerloian. Zuzendaritzako kideek, lagunek, taldeko jokalariek eta beste hainbat herritarrek eskerrak emateko tartea hartu zuten Txerloian.

 

Mikel Arregik azken zortzi urteak egin ditu Anaitasunan, eta hainbat funtzio bete ditu: entrenatzaile moduan hasi zen, ondoren Kirol Zuzendaria ere izan da, eta baita Zuzendaritzako kidea ere. Egin duen lana eskertu nahi izan zioten Txerloian elkartu zirenek.

Lagunek egindako bideo bat ikusiz hasi zuen omenaldia "Ispizuk", eta ondoren zelaian isilean zain ziren denek, txalo eta irrintzi artean hartu zuten. Bere bi ilobekin batera, Anaitasunako jokalariek egindako pasilloan aurrera egin zuen, gurasoak zeuden lekura arte. Ondoren, aurreskua jaso zuen omenduak eta Iraitz Kortak, klubean bere lekukoa hartuko duenetako batek, bertso batekin borobildu zuen omenaldia.

Ikusi bideoa, hemen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide