Lehenik C.D. Padura izan zen Gasteizen C.D. El Pilar Marianistas taldeari huts eta hiru irabazi ziona, eta pasa den astean Txerloian Anaitasunak gauza bera egin zuen, baina sei eta huts irabazita. Gauzak horrela orain arte gureek gol gehiago egin dituztenez eta jaso bat ere ez, bihar bizkaitarren aurka berdinketa lortzea nahikoa izango dute Igoera Fase honetako garaile izateko. Igoera Fasea irabazita ere zain egon beharko luke taldeak, Hirugarren Mailatik Bigarren B Mailara igotzeko borrokan den Lagun Onak taldeak Play Offetan zer egiten duen ikusi beharko baita.
Aste honetan ere biharko neurketa prestatzeko hiru lan saio burutu dituzte gure mutilek, hirurak Txerloian. Pasa den asteko deialditik aldaketa batzuk egin ditu Igor Quindos entrenatzaileak.