Hondarribiara joateko doako autobusa

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Iritsi da ordua! Larunbatean denboraldiko azken neurketa jokatuko dute Ohorezko Mailako mutilek eta jokalariei bezala guri ere Hondarribiara joatea egokitzen zaigu! Larunbat arratsaldeko 17:30etan Hondarribiako Ondartza futbol zelaia gorriz jantzi behar dugu taldea hauspotzeko! Horretarako Anaitasunak beste behin doako autobusa eskaintzen die zaleei. Lehena goizeko 11:30etan aterako da, eta bigarrena arratsaldeko 16:00etan, biak Liburutegiko geltokitik. Izena emateko Ttakun Taberna, Latz Taberna, Dean Taberna eta Olaberri Taberna erabili ditzakezue ostegun gaueko 22:00ak bitartean. Tabernara joaten zarenean izen-abizenez gain, aukeratuko duzun ordua borobildu beharko duzu!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide