Txerloian aurtengo denboraldian garaipena lortu duen talde bakarrenetakoa da Lesakako Beti Gazte. Nafarrek gure zelaian bat eta hiru irabazi zuten pronostiko guztiek beste era bateko emaitzak aurreikusten bazuten ere. Lehen itzuliko estropezua ahaztu eta etxean galdutako hiru puntu haiek berreskuratu beharrean da Igor Quindosen taldea.
34 punturekin 14. postuan dira sailkapenean nafarrak eta azken neurketetan mailari eusteko urratsak emanak zituen arren, pasa den astean Errenterian 4-2 galdu zuten eta atzetik dauden taldeek euren neurketak irabazi ostean, behar handiarekin iritsiko dira lesakarrak neurketara.
Gureek ere Txerloiatik urrun azken bi neurketak galdu dituzte eta Lesakara bolada hori aldatzeko asmoarekin doaz. Etxean itxura ona eman zuten Elgoibarren aurka, baina arratsaldeko neurketa exijentzia handikoa izango da eta hasierako minututik amaierara bitartean kontzentratuta egon beharko dute gureek puntuak batu nahi badituzte. Igor Quindosek honako 18 jokalariak deitu ditu neurketarako: