Lesakara joateko doako autobusa jarri du Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Igande arratsaldeako 17:30ean jokatuko du Anaitasunak Lesakan Beti Gazte taldearen aurka eta beste behin Anaitasunak zaleei dei egiten die taldeari azken bultzada emateko. Horretarako doako autobusa jarri du klubak eta izena emateko ostegun gaueko 22:00ak baino lehen egin beharko dute interesatuek. Olaberri, Dean, Latz eta Ttakun tabernetan duzue aukera izena emateko. Autobusa arratsaldeko 16:00etan irtengo da Liburutegiko geltokitik. Lesakan ikusi gara!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide