Aurtengo azokarako ere ekitaldi ugari antolatu dira eta egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute berataratu nahi dutenek. Zortzi egunez mota askotako jarduerak egongo dira Azkoitiko plazan kokatuta egongo den karpan. Denerako tartea izango da: musika eta giro ona, bi taldeetako jokalarien aurkezpenak, hitzaldiak, gazte eta helduentzako pentsatutako ekimenak...