Aloña Mendi | 1 |
Anaitasuna CD | 0 |
Zortzigarren minutuan egin zuten gola oñatiarrek eta Anaitasunarentzat nahia eta ezina bihurtu zen Oñatiko neurketa. Baloiarekin ideia askorik gabe jardun zuten gureek lehen zatian, baina bigarrenean gauzak aldatu eta goitik behera nagusitu ziren berdegunean. Aukerak sortzea, baina, asko kostatu zitzaien Igor Quindosen mutilei eta ondorioz denboraldiko bosgarren porrota jaso zuten.