Oñatira joateko doako autobusa jarriko du Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Bost neurketa besterik ez dira gelditzen Ohorezko Mailako liga txapelketa amaitzeko eta Anaitasunak zaleei doako autobusa eskainiko die beste behin. Oraingoan lider den gure taldeak Oñatin jokatuko du igande arratsaldeko 16:30ean Aloña Mendiren aurka, eta zaleek Olaberri, Dean, Latz eta Ttakun tabernetan euren izena emateko aukera izango dute osteguna 21, gaueko 22:00ak baino lehen. Oñatin ikusi gara, iritsi baita ordua!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide