Getariako KETA | 0 |
Anaitasuna CD | 2 |
24. jardunaldian atzeratuta gelditu zen partida jokatu zuen atzo Anaitasunak. Ordukoan zelaiaren egoera txarra eta eguraldi kaskarra medio, bi taldeetako ordezkariek partida bertan behera uzteko erabakia hartu zuten. Atzo jokatu zuten neurketa Orion eta taldeak garaipena lortu du Getariako KETA taldearen aurka. Sendotasun handia erakutsi zuen taldeak getariarren aurrean eta bigarren zatian Mikel Arzalluzek lortutako bi golek Gipuzkoako Ohorezko Mailako liderrak izaten jarraitzeko balio izan zuten, orain atzetik den Tolosak baino sei puntu gehiagorekin eta Real Union eta Mutriku baino zortzi gehiagorekin.