Ohorezko Mailako mutilek bihar arratsaldeko 17:00etatik aurrera sekulako boladan sartuta den Oiartzun jasoko dute Txerloian. Jokoan zeuden azken 30 puntuetatik 26 batzea lortu dute oiartzuarrek eta ondorioz beheko postuak atzean utzi eta zazpigarren postuan kokatu da.
Aurkari zaila eta irabazteko gogorra izango da. Pasa den urtean aurten Hirugarren Mailan maila galdu zuten eta orain goiko postuetan sartu dira. Gureak ere ez dira atzean gelditzen, eta ez dute Oiartzunengatik desiatzeko ezer. Jokatutako azken sei neurketak irabazi ditu Igor Quindosen taldeak, baina iada hamar neurketa dira partidarik galdu gabe. Hori horrela Ohorezko Mailako lehen postuan jarraitu dute beste astebetez eta orain postuari eustea izango dute bihartik aurrerako lana.