Anaitasuna CD | 2 |
Tolosa | 1 |
Garaipen garrantzitsua lortu zuen Ohorezko Mailako taldeak pasa den larunbatean Txerloian. Atsedenaldiaren aurretik bi gol egin zituen Igor Quindosek zuzentzen duen taldeak. Baloiarekin Tolosa Anaitasuna baino hobeto moldatu zen, baina gure mutilak zelaian bikain jarrita egon ziren neurketa guztian zehar eta lan horrek traba asko jarri zizkien bisitariei. Neurketa amaitzeko hogei minuturen faltan egin zuen Tolosak bi eta batekoa, eta epaileak Markel kalera bota zuen bigarren txartel horia erakutsiz 80. minutuan.