Behin hori ikusita, bi taldeetako arduradunek epaileari helarazi diote partida bertan behera uzteko nahia eta asko kostatu den arren, azkenean partida bertan behera uztea erabaki du epaileak, 17:20 aldean. Hau ikusita ikusteko dago noiz jokatuko den atzeratutako neurketa hau. Klubak data jakin bezain pronto jakinaraziko du zein egunetan izango den getariarren aurkako lehia.