Gureak ere indartsu eta sentsazio onekin iritsiko dira, ordea. Azken 21 puntuetatik 15 batzea lortu ostean lehen postuarekiko zuen aldea murriztea lortu dute gureek, eta orain Tolosa hiru puntura besterik ez dute ikusten. Gainera etxean zuten bolada etetea lortu zuten orain bi aste Ordiziaren aurka eta askeago jokatzeko moduan izango dira jokalariak.
Aste honetan ere beste asteetan bezala, hiru lan saio burutu ditu Ohorezko Mailako taldeak eta gaur arratsaldean egindakoaren ostean jakinarazi du Igor Quindos entrenatzaileak eta bere lan-taldeak zein 18 jokalari deituko dituen Mutrikuren aurkako partida jokatzera.