11. postuan dira andoaindarrak 28 punturekin. Gureek bigarren postuari heldu nahi diote, eta ahal bada lehen postuan den Tolosa estuago hartu. Horretarako aste honetan ere hiru lan saio burutu dituzte lehen taldeko mutilek eta gaurko azken lan saioaren ostean jakinarazi du Quindos entrenatzaileak Andoainera eramango dituen 18 jokalariak.