Gureek, bestalde, hiru puntu batu dituzte azken hiru neurketetan eta Lasarten hiru puntu batzea besterik ez dute buruan, bolada goraberatsu hau amaitu nahi baitute. Aste honetan ere hiru lan saio burutu dituzte eta gaurko azken entrenamenduaren ostean jakinarazi du Igor Quindos entrenatzaileak zein 18 jokalari eramango dituen Michelinera.