Anaitasunari azken jokaldian ihes egin zion garaipenak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko urt. 25a, 11:36

Hernani 1
Anaitasuna CD 1

Partida txarra burutu zuten Quindosen mutilek, eta gainera azken unean geldikako jokaldi batean jasotako golak gorputzaldi txarrarekin utzi zituen gureak

Azken segunduan, azken jokaldian, luzapeneko bosgarren minutuan, 95. minutuan egin zuen Hernanik berdinketaren gola. Partidan zehar ikusitakoagatik berdinketa justua izan zen, eta bereziki bigarren zatian Hernanik erakutsitako jokoagatik hiru puntuak Zubipen gelditu izan balira ere ez litzateke harrigarria izango. Azken jokaldian bi puntuk ihes egin izana kolpe handia izan zen, ordea, gure mutilentzat.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide