Erreakziorik ez Txerloian

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko urt. 16a, 20:56

Anaitasuna CD 0
Touring 0

Neurketa tristea burutu zuten bi taldeek. Nahiz eta bigarren zatian, penalti bat tarteko, irabaztetik gertu egon zen taldea, ez zen hamar gizonen aurka neurketa aurrera ateratzeko gai izan

Partida iluna izan zen larunbat arratsaldean Txerloian jokatutakoa. Aukera garbirik gabeko neurketa izan zen, baina errenteriarrek tarteka izua sortu zuten Txerloian. Atzean batu eta kontraerasora irteten ziren maiz, eta behin baino gehiagotan harrapatu zituzten gureak. Bestaldean, gureek ez zuten egunik onena izan eta baloiarekin ere ez zuten besteetako dizdirarik erakutsi. Neurketa amaitzeko hogei minuturen faltan, Anaitasunaren aldeko falta adierazi zuen epaileak area barruan eta falta horretan bertan galdu zuen Touringek jokalari bat. Unaik egindako jaurtiketak Errenteriako jokalari baten eskuan jo zuen eta epaileak kalera bidali zuen txartel gorria zuzenean erakutsi ostean eta gureen aldeko penaltia adierazi eta gero. Unaik hartu zuen jaurtiketa egiteko ardura, baina atezainak oinekin baloia urruntzea lortu zuen.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide