Hondarribiaren aurka ere ezin etxean

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko urt. 11a, 10:12

Anaitasuna CD 1
Hondarribia 1

Anaitasunari zaila egin zitzaion lehen zatia, baina bigarrenean Hondarribia baino gehiago izan zen eta garaipena lortzeko moduko aukerak egin zituzten gure mutilek

Anaitasunak etxean du arazoa eta atzoko neurketan ere garbi gelditu zen. Neurketa zaila aurreikusten zen hondarribiarren aurkakoa, oso talde gogorra delako alde batetik, eta besetik Liga Txapelketan egiten ari den ibilbidea gero eta hobeagoa delako. Neurketa estuak planteatzen dituzte hondarribiarrek eta Txerloian ikusitakoa ere halaxe izan zen. Lehen zatiaren amaieran aurreratu ziren bisitariak, Xubanen area inguruan baloia ostu eta jokaldia azkar amaituz. Bigarren zatia, ordea, desberdina izan zen eta gureak aurkariaren atera erraztasun handiarekin iritsi ziren. Zoritxarrez gol bakarra egitea lortu zuten.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide