Azken aurreko postuan dira oriotarrak eta etxean bi neurketa irabazi dituzte. Etxeko talde moduan bakarra, ordea. Bestea Getariako KETA taldearen aurkako derbian izan zen eta ordukoan bisitari moduan gailendu zen Orioko. Gureek, berriz, etxean egindako okerrak zuzentzen jarraitu beharko dute Txerloiatik urrun.
Aste honetan bi lan saio eginda egingo diote aurre gure mutilek biharko neurketari. Astelehean egin zuten lehena eta gaur arratsaldean egin dute bigarrena. Lan saioaren ostean jakinarazi dute entrenatzaileek zein 18 jokalarirekin amaituko duten urte zaharra.