Tolosan denboraldiko lehen porrota jaso zuen Ohorezko mailako taldeak, eta bihar berriz hiru puntuak batzen hasteko neurketa izango du Igor Quindosen taldeak Zarautzen aurka.
Berazubin jazotakoa alde batera utzi eta bere bideari heldu behar dio taldeak, eta orain arteko jokoa erakutsi beharko du bihar. Aurrean aurkari arriskutsua izango dute, zarauztarrek zazpi puntu batu baitituzte etxetik kanpo. Gureek hiru lan saio burutu dituzte eta gaurko entrenamenduaren ostean jakinarazi du Quindosek biharko zein jokalarirekin kontatzen duen.