Biharko neurketan lidertza egongo da jokoan. Gureek lau lan saio burutu dituzte aste honetan, azkena larunbat goiz honetakoa izan delarik. Igor Quindos entrenatzaileak Iosu Godoy eta Oier Beitia min hartutako jokalariak kenduta, gainerako jokalari denak eramango ditu Tolosara. Oraindik ezer aipatzeko goiz den arren, partida handia espero da eta ziur gara bihar ere Tolosan herritik joandako jendetzarekin egingo dugula topo.