Asteburu beltza harrobiarentzat

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko urr. 27a, 09:41

Pasa den asteburuak beltzetik gehiago izan zuen zuritik baino. Jubenil neskek San Juanen garaipen zabala lortu zuten Touring taldearen aurka, eta neskak izan dira argitasun pixka bat eman dietenak. Gainerako talde guztiek porrot egin zuten. Goiztiarrenak Infantil neskak izan ziren, etxean Urolaren aurka burua jaitsi behar izan baitzuten. Ohorezo Kadete mutilek eta 1go mailako kadeteek garaipenik ikusi gabe jarraitzen dute oraindik ere eta lagunartekoei so eginez gero, alebineako hiru taldeek Aretxabaletan lortutako garaipenak azpimarratzeko.

Hemen kronika guztiak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide