Realak Txerloian egingo du urriaren 6ko lan saioa

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Argazkia: eitb.eus

Realak Txerloiako futbol zelaian egingo du datorren astearte goizeko lan saioa. Behin Malagaren aurkako partida jokatu ostean Ligak bigarren etenaldia egingo du eta Azkoitira etorriko dira asteko lehen entrenamenduetako bat burutzera.

 

Realak atzo, irailaren 30ean jaso zuen donostiarren deia eta Anaitasunaren baiezkoarekin dena lotuta dago. Goizeko 11:00etan hasiko dute lan saioa eta taldeko izarrak bertan izatea espero da. Ohikoa izaten den moduan ordubete, ordu t’erdiko lan saioa burutuko dute txuri-urdinek entrenatzaile eskoziarraren aginduetara.

Beraz, Anaitasunatik herritarrak eta ingurukoak Txerloiara hurbiltzera animatzen ditugu, horrelako aukerak oso gutxitan izaten baitira gure herrian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide