Dagoeneko udazkenean sartu gara eta negua ere berehala iritsiko da. Honekin batera hotza eta euria ere gurean izango dira, baina Anaitasunak lepoa babesteko bufanda berriak egin ditu denboraldi berri honetarako eta bihartik aurrera Anaitasunako taldeek jokatzen duten bi zelaietako tabernetan, Txerloiako eta San Juaneko tabernetan egongo dira salgai. Bufandaz gain, banderinak eta pinak ere jarriko dira salgai.