Aurkezpen deialdia gurasoei

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko ira. 18a, 08:57

Anaitasunako Zuzendaritzak dagoeneko hasita dagoen denboraldi honen aurkezpena egingo du astelehena, irailak 21ean Elkarguneko aretoan. Bertan Zuzendaritzan izandako aldaketak azalduko dira eta bestelako informazioa ezagutzeko parada ere izango da.

 

Bi bilera egingo dira:

Lehenengo bilera 18:00etan, Anaitasuna osatzen duten talderik txikienekin egingo da. Bertan hiru alebin taldeen gurasoei eta Infantil nesken eta Infantil txikien gurasoei emango zaizkie argibideak.

Bigarren bilera, berriz, ordubete geroago, 19:00etan izango da eta bertan Infantilen Ohorezko mailatik hasita gorago dauden gainerako talde denetako gurasoei emango zaizkie azalpenak.

Xehetasun gehiago

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide