Musika pertsona askoren poz iturri da, erritmoa izango da beste batzuentzat. Txerloia denen poz iturri izatea nahi dugu, inor geldirik egotea nahi ez dugun zelaia. Horregatik, gola sartzen duen jokalariak berak hautatu duen abestia entzungo da Txerloiako bozgoragailuetatik gola ospatzen duen bitartean. Alde batetik eta garrantzitsuena, jokalaria bera berotzea eta piztea da helburua, eta bestetik zaleak eroso eta gustora sentiaraztea.
Aurtengo denboraldia gorrixen urtea izango delakoan, hemen aurkituko duzue Ohorezko mailako jokalari bakoitzak aukeratu duen abestia.