Puntu bat batu du Anaitasunak Errenterian

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko ira. 12a, 19:40

Touring 0
Anaitasuna CD 0

Talde sendoa aurkitu dute aurrean Igor Quindosen mutilek eta asko sufritu dute Fanderia futbol zelaitik puntu bat ateratzeko

Anaitasunak hutsean berdindu du Errenteriako Fanderia futbol zelaira egindako bisitan Touring taldearen aurka. Zelai zaila eta aurkari sendo eta serioa aurkitu dute aurrean. Lehen zatiko lehen minutuak etxekoenak izan dira, baina harik eta atsedenaldira iritsi arte Quindosen mutilek jarritako erritmoan joan da partida. Gainera, Mikel Arzalluzi etxekoen atezainak egindako penalti bat ere ez du adierazi. Bigarrenean gehiago kostatu zaio taldeari arriskua sortzea eta etxekoek aukera garbiak izan dituzte hiru puntuak lortzeko. Anaitasunak ere izan du amaierara iristeko minutu gutxiren falta bere aukera. Ioritz Mendizabalek area barrutik egindako jaurtiketak langan jo du, ordea.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide