Zarautzen aurkako lagunartekoa Txerloian jokatuko da

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko abu. 20a, 09:31

Anaitasunak hasiera batean Zarautzen aurka larunbat honetan Asti futbol zelaian jokatu behar zuen, baina azkenean Txerloian jokatuko da. Goizeko 11:30etan hasiko da neurketa eta Igor Quindosen mutilen hirugarren lagunartekoa izango da.

Aurreko bi lagunartekoetan Hirugarren Mailako bi talderen aurka neurtu dituzte indarrak. Lehena Aretxabaletan jokatu zuten eta bertan bana berdindu zuten. Bigarrena, hilaren 13an, XIX. Andramari Sariaren neurketan Beasain izan zuten aurrean eta 1-2 galdu zuten gureek. Larunbatean Ligan aurkituko duen aurkarietako bat izango dute aurrean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide