Anaitasunak Garmendipen jokatutako partida batean Hooligansak partida berotzen (Argazkia: uztarria.eus)
Ostegunean Txerloian Xabier Sagarzazuren omenezko Andramari Saria jokatuko du Ohorezko mailako taldeak Beasainen aurka (sarrera doakoa izango da). Anaitasunak partida hau baliatu nahi du bazkide berriak egin eta aurrez zirenak berritzeko. Helduen prezioa berdin mantenduko da, baina aurten gazteei eta langabetuei zuzendutako prezioak jarriko dira.