Errenteriako Touring taldearen aurka hasiko du Anaitasuna 2015/16 denboraldiko ibilbidea irailaren 13ko asteburuan. Etxean jokatuko duen lehen partida, berriz, Ohorezko mailako oilarretako bat izango da. Hernaniren aurka neurtuko dituzte indarrak Igor Quindosen mutilek hurrengo asteburuan.
Bigarren eta hirugarren jardunaldia Txerloian jokatuko dituzte Ohorezko mailako mutilek. Azken neurketa eta Ligari agur esateko partida, azkenik Hondarribian izango da.