Ohiko egitaraua izango da egunean zehar. Eguerdiko 12:00etan, meza izango da Parrokian Anaitasunaren ingurutik joandakoak gogoratzeko eta aurten lortutako balentriak eskaintzeko.
Behin meza amaituta, 14:00etan, Anaitasunako talde guztiak elkartuta, Bazkaria egingo dute Joseba Jatetxean. Bazkaria amaitutakoan talde bakoitzean gol gehien egin dituen jokalaria eta denboraldian zehar gehien nabarmendu den jokalaria sarituko dira.
Oharra: Jokalariak, entrenatzaileak eta gainerako zale denak gorriz irtetera animatu nahi ditu Anaitasunak, herriko tabernetan eskaintza bereziak izango baitira.