Igor Zubeldiak Realeko lehen taldearekin egingo du aurredenboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Argazkia: realsociedad.com

Realak jakinarazi duenez, harrobiko bederatzi jokalarik egingo dute aurredenboraldia, eta zerrenda horretan dago Igor Zubeldia azkoitiarra ere.

 

Pasa den urtean Sansen egon ziren zortzi jokalarirekin batera Igor Zubeldia gehituko da aurredenboraldira berrikuntza moduan. Ohorezko Jubenil mailatik lehen taldera jauzia eman duten gutxietako bat izango da. Realak apostu sendoa egingo du harrobiko gazteengan eta Zubeldia partaide izango da.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide