Lerro hauen bitartez bertan parte hartu zuten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiete bi taldeek, bai lanean jardun dutenei eta baita Azokara festaz gozatzera etorri zirenei ere.
Datorren urtean VIII. edizioa elkarrekin antolatuko dutela jakinarazi nahi da. Nahiz eta oraindik data zehaztu gabe izan, aurtengoa hobetzen saiatuko direla adierazi nahi da.