Zortzigarren minutuan, korner baten, Maria Juaristik buruz errematatuz baloia sareetara bidali zuen eta 0-1 aurretik jarri zuen aurretik Anaitasuna. Lehen zatia bukatu aurretik aukera gehiago izan zituzten bi taldeek, baina jokaldiak bukatzerakoan egindako hutsengatik eta gure nesken atezain Oihanak egindako geldiketei esker, aurretik heldu ziren lehenengo zatiaren amaierara.
Bigarren zatia berdin hasi zen, Anaitasuna joko ona eginez eta Tolosa atzean sartuta. Jokaldi oso politak egin zituzten neskek, nahiz eta ate aurrean ez zuten asmatu. Honela, falta jaurtiketa baten Tolosak bere gola egin zuen eta banakoarekin amaitu zen bigarren zatia.
Hirugarren zatia erabat Anaitasunarena izan zen. Joko aldetik eta fisikoki ere hobeto iritsi baitziren bukaerara. Gure neskak azken minutura arte saiatu ziren, horren adierazgarri azken jokaldian Maria Juaristik zutoinera egindako errematea.
Arauzko minutuak jokatu ostean, Tolosa 1 – Anaitasuna 1. Beraz penalti jaurtiketek erabakiko zuten txapelketa. Urduritasunak gure neskak gainditu zituen eta ez zuten asmatu penaltietan. Azkenean Tolosa txapeldun.
Nahiz eta txapeldunorde geratu gure neskak, izugarrizko denboraldia egin dute. Partidu bakarra galduz, 168 gol sartuz eta 26 besterik ez dituzte jaso 24 partidetan.