Infantil nesken A taldea finalean da

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Infantil nesken A taldeak atzo eguerdian Añorgako Rezola futbol zelaian partida irabazi zuen, eta datorren astean izango den finalerako txartela lortu du.


 

Añorga 2-3 Anaitasuna


 

Lehen zatia hasi eta berehala hartu du aurrea Anaitasunak Leire Uzinek egindako gol bati esker. Bigarren golak ere ez du asko iraun eta Jone Larrañagak finalerako bidean jarri du Anaitasuna.

Bigarren zatian Ihintza Arakistainek abantaila handitu eta hein handi batean txartela ia-ia ziurtatuta utzi du Anaitasunarentzat, baina hirugarren zatian etxekoak esnatu eta bi gol egin ostean gauzak asko estutu dizkie gureei. Hala ere ez da gehiagorako betarik izan eta datorren astean jokatuko den finalean izango da Alesonek eta Alik entrenatzen duten taldea.

 

ZORIONAK NESKAK!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide