Zergatik hasi zinen Anaitasunan jokatzen?
Betidanik gustatu izan zait futbola, eta Anaitasuna ikustera joan izan naiz txikitatik. Bertako jokalariak idolotzat geneuzkan.
Zure familiakoren batek jantzi al du "Kamixeta gorria"? Nork?
Arrebak eta osabak.
Taldean daramatzazun urte hauetan zein izan da gehien markatu zaituen entrenatzailea?
Ezingo nuke soilik bat aipatu, mota guztietakoak izan ditut. Era batean edo bestean, euretako bakoitzak eragina izan duela esango nuke.
Ikusten al duzu zeure burua Anaitasunako gazte talde bat entrenatzen?
Momentuz ez, baina nork daki.
Gustatuko al zitzaizun Anaitasunako lehen taldeko entrenatzaile izatea?
Egia esatekotan ez, nahiago gaztetxoekin.
Biharko egunean, futbol jokalari izateaz gain, zertan ikusten duzu burua?
Irakasle bezala lan egiten haurrekin.
Anaitasunan bizi izan duzun unerik gozoena?
Une onak asko izan dira, adibidez mailaz igotzea lortutako denboraldiak (nire kasuan 3) oso-osorik. Baita jubeniletako azken urtea ere. Hasiera oso txar baten ondorioz gehienek maila galduko genuela uste izan arren, azkenean egoerari buelta eman eta mailari ongi heldu geniolako.
Eta garratzena?
Hirugarren Mailatik jeitsi ginenekoa nola ez, denboraldi zaila izan zen.
Janari edo edari bat?
Txuleta edo untxia patatekin.
Isla batera bakarrik joango bazina zer eramango zenuke zurekin?
Papera eta margoak.
Pelikula bat?
Gladiator edo Cadena perpetua.
Zein motatako musika entzuten duzu?
Denetik gustatzen zait, ez dut ez talde ezta musika mota kuttunik. Aldartearen araberakoa izan ohi da entzuten dudan musika mota.
Ondoen eta gaizkien eman izan zaizkizun irakasgaiak?
Gaizkien betidanik Ingelesa. Ez nuke jakingo ondoen eman zaidan ikasgai bat esaten, zerbait esatearren Gorputz Hezkuntza eta Ingurunea.
Gola sartzean, ba al duzu ospatzeko modu berezirik?
Ez. Normalean ez naiz ezer garbirik pentsatzeko gauza izaten une horretan.
Maila ez profesionalean inbidia ematen dizun talderik ba al dago? Zein? Zergatik?
Ez. Herriko lagunekin taldean baino hobeto non?
Harrobiko gazteei zein mezu bidaliko zenieke?
Ez sentitzeko inor baino gehiago ez gutxiago, bizitzak buelta asko ematen baititu. Eta disfrutatzeko futbolaz eta kirolaz orokorrean.
Zertan hobetuko zenuke Anaitasuna?
Ongi ari dira lanean eta horretan jarraitzen uztea izango dugu onena.
Inoiz eman dizuten kontsejurik onena?
Esandako guztia entzuteko.
Betetzeko duzun amets bat?
Sabanara joan eta bertako animaliei argazkiak ateratzea
Partidua jokatu aurretik ba al duzu mania edo superstiziorik?
Ez dut normaletik kanpoko ezer egiten, aipatzeko moduko ezer ez behintzat.
Zure bertute nagusiena?
Normaltasuna agian.
Zein futbolaritan fijatzen zara zure errendimendua hobetzeko?
Nire jokalaririk gustukoena Ibrahimovic da. Garai batean Deportivon jokatzen zuen Djalminha ere oso gustuko nuen.
Jokalari bat aukeratzekotan zein aukeratuko zenuke zure talderako?
Aurrez aipatutako biak.
Anaitasunan jokatzen ikusi duzun jokalaririk onena?
Josu Egaña.
Zein da taldeko jokalaririk presumidoena?
Bat baino gehiago ditugu presumido samarrak, baina denetan presumidoena Beñat Landa.
Gehien ligatzen duena?
Badaude asko saiatzen direnak... (kar,kar,kar). Mikel Arzalluzengatik zerbait entzuna dut, ez dakit egia ote den.
Elkarrizketa osorik irakurtzeko, egin klik hemen.