Iragarkiak ez digu azaldu bonbak noiz diren onargarriak edo gehiegizkoak; hala, badirudi bonbapean denbora gehiegi izatea dela arazo bakarra, onargarriagoa dela denbora gutxiagoz bonbardatzea, ez dadila gerta Palestinan bezala, hamarnaka urte bonbapeko okupazioan.
Bigarren iragarkia gosariko esnetan ere ageri zaigu, bizitza aldatuko digun ikuskizuna eskainiz: New Yorkeko dantza konpainia batek komunismo aurreko Txina miragarria erakutsiko digu. Denok dakigunez, Mao baino lehen, gutxi bezalako herrialdea zen Txina, jendea dantzan ibiltzen zen hango kaleetan, kolorez kolore, bozkarioz gainezka.
Gezur hutsa da kalean hain dantzari ez zebiltzanak indarrez menderatu zituztela japoniarrek Mantxurian, britainiarrek Hong Kongen, portugaldarrek Macaon, estatubatuarrek Pekinen, eta Europako aliantza militarrek edonon.
Koldo Campos Sagaseta
Aitor Arruti Rezabal