Zuen zain gaude

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2021ko aza. 9a, 10:21

Datorren larunbatean, azaroak 13, Azkoitiko San Jose Egoitzako langile, egoiliar, senide eta lagunok ongietorria emango diogu Aldundiak langile falta konpontzeko sortu duen prototipoari.

The New Worker Prototype: Orotariko Langilea! Dena egin dezake: pixoihalak jantzi, telefonoa hartu, zopa zerbitzatu, lurra garbitu, pilulak banatu eta arropa txukundu. Oraingo langileek egiten dutena, baina berak bakarrik! Eta New Workerrek ez du inoiz bajarik hartzen, txandak bikoiztu egin ditzake eta sekula ez da haurdun egongo!

Prototipoari lan merezimenduaren ikurra ezarri ondoren, Maite Peñaren Oroimeneko Lehiaketa Olinpikoa izango da plazan, Peña ahaldunak kirolari egindako ekarpena eskertzeko, hau esan zuenean: "nik ez dut laguntzailerik lasterka ikusi".

Litekeena denez laguntzailerik inoiz negarrez, deprimituta edo amorratuta ez ikusi izana ere, definizio handiko kamera daukan New Worker Prototyperi esker, ahaldunak orain bere bulegotik jarraitu ahal izango ditu egoitzetako gorabehera guztiak!

Zatoz eta ikusi gurpil-aulkiko 50 metroetako finala, edo langile baten Guinnes errekor saiakera, minutu bat baino gutxiagoan egoiliar bati egun on esanez, pixoihala aldatuz, orraztuz eta atonduz, dena aldi berean! Zuen zain gaude!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide