Bihozgabe kuadrilla

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2021ko mai. 13a, 08:12

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek Amamaren Kutxan idatzitako ekarpen berria: 'Bihozgabe kuadrilla'.

Palestinarrak jazartzen, atxilotzen, erailtzen jarraitzen du Israelgo erregimen terroristak, haien baliabideak, arrantza, ondasunak, lurrak lapurtzen, laboreak hondatzen, putzuak agortzen edo olibondoak itotzen; familia palestinarrak beren etxeetatik eta soroetatik kanporatzen jarraitzen du, haien eskubideak urratzen ditu, kanpotik eman nahi dieten edozein laguntza blokeatzen du, Palestina kolonizatzen jarraitzen du, Gaza munduko espetxerik handiena izan dadin bermatzen jarraitzen du, eta NBEren ebazpenak betetzeari uko egiten… eta ez da ezer gertatzen.

Ez da ezer gertatzen, orobat, bonbak jaurtitzen dituenean suntsitzeko ospitaleak, Gurutze Gorriko anbulantziak, NBEko eskolak eta aterpeak, meskitak, liburutegiak, eta Iranen edo Siriaren aurka eraso terroristak egiten dituenean.

Europako komunitatearentzat, erregimen hori Europako estatu bat gehiago da, eta, eragiten duen heriotza eta suntsipena alde batera utzita, negozio onak egiteko "bazkide lehentasunezkoa", kirol-lehia guztietan parte hartzera gonbidatzen duena, baita musika-jaialdietara eta kultura-azoketara ere, eta, haren indarkeria genozidak disimulua ere zipriztintzen duenean, orduan iradokitzen dio izua, krimenak eta espoliatzeak “proportzioz” egin behar dituela. Europa ez da Europa, bihozgabe kuadrilla baizik.

Koldo Campos Sagaseta eta Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide