Sua itzaltzeko... gasolina?

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2021ko api. 2a, 16:49

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek ekarpen berria egin dute Amamaren Kutxan: 'Sua itzaltzeko... gasolina?'.

Burua arintzen ariko zaigu akaso, baina ez dakigu ba… EITBn behin eta berriz esan digute ez dagoela inolako ospakizunik egiterik, pandemiak gogor jotzen jarraitzen duela, jendeak ezin duela inondik inora pilatu, eta hau, hori eta hurrengoa... Hala ere, aldi berean, futboleko final historikoa dugu une oro ikusgai, entzungai, mintzagai, txaranga musikaz, jendea dantzan elkarren gainean artxiboko irudietan, kalean saltoka, munduari poza aldarrikatzen, irribarretsu, zoriontsu, festarako dei atabikoa gorputz guztientzat...

Zer egin behar dugu, esan digutena ala erakutsi digutena? Zer ari zarete eskatzen, etxean geratzeko ala kalera irteteko?

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide