4. kanalean mojek zuzendutako Madrilgo egoitza psikiatriko bateko kasua aurkeztu digute. Mojek ez diete sartzen utzi Babes Zibileko kideei. Han zerbait arraroa gertatzen dela ohartarazita, poliziak sartu egin dira, eta bi mojaren gorpuak aurkitu dituzte.
Egun batzuk daramatzate hilda. Dozena bat egoiliar birusaz kutsatuta daude, eta zenbait moja ere bai. Trantze horretan, zorionez -esataria ozenago mintzatuz- "Armadako kideak iritsi dira lurrez nahiz airez, eta egoera kontrolatzea lortu dute". Militar armatuen irudiak ageri dira, eta helikoptero militar bat lurreratzen -auskalo non-.
Egunero-egunero, kanal guztietan militarren erreportajeak ikusgai, kanpaina ospitaleak altxatzen, geltokiak desinfektatzen, hilotzak lekualdatzen, kale hutsetan patruilatzen, telebistaz gerra parteak ematen, frontean berririk egon ala ez egon. Erregea bera ere ageri da, agintzen, lanean. Eta neure buruari galdetzen diot: zertarako behar ditugu desinfektatzen duten suhiltzaileak, informazioa emateko adituak, udaltzainak, garraiolariak, ehorztetxeak, medikuak, erizainak, biologoak, baita mojak beraiek ere. Zertarako?
Areago, Confebaskek jar ditzala lurrez, itsasoz eta airez iristen diren militarrak langileen ordez industria, faktoria eta labe garai guztietan.
Zuzen zioen Evaristok La Pollaren kantuan: "Negozioa gaizki doa, zalditeria da nagusi".
Koldo Campos Sagaseta
Aitor Arruti Rezabal