Iñaki Alberdi Arruti ez zuen bizitzak harrapatu, berak harrapatu baitzuen bizitza bizipozaren partitura barruan, musikak erakutsitako neurrien baitan. Azpeitiko bandan ia hirurogeita hamar urtez klarinetea jotzen, aldika zuzendari ere bai, 85 urte betetzeko zegoen, bizi proposamen emankorra eginda, etxean nahiz herrian, etxekoekin, lagunekin eta herrikideekin irribarrea partekatuz, sentimendu onen tesituran. Joan den asteko haren hileta ospakizunean entzun zen bailara osoko jendeak zion begirunearen doinua.
Ez dakigu orain Iñaki non ibiliko den, haren kide Piorekin seguru asko. Bizitzea ospatzen erakutsi digun jendea izan da, eta, hortaz, ezin ibiliko gara heriotzak eragin digun samin ulergarria luzatzen. Horixe baita kontua, joan denaren memoria ospatzea, sekula joan ez dadin.
Eskerrik asko, Iñaki
Koldo Campos Sagaseta
Aitor Arruti Rezabal