Bat-batean, erakustaldia eten egin da, pantaila beltz, eta Volkswagen galdezka: “Zer jolas da hau?”
Volkswagen berak emango digu erantzuna ere. Musika eten, eta enpresa alemanaren modelo berri bat sartu da pantailan abanteran, goma-hotsean, motorra orroka. Lehengo musika bera itzuli da, indartsuago orain: “Bizitza zoroa da, zoroa, zoroa…” Berriro ere, autogintzako publizitatea jolasa gidatzearekin lotzen. Konpainia guztiek egiten dute.
Zalantzak uxatzen ditu Hondak: “Hibridoez zenekien guztia aldatu egiten da azeleragailua zapaltzean”. “Bizitza zoroa da, zoroa, zoroa, haren errealitate zoroarekin…”
Hala dio Audik hurrengo iragarkian: “Egia da, bizitza ez da zain egoten”. Publizitateak eragiten dituen hildakoak ere ez.
Koldo Campos Sagaseta
Aitor Arruti Rezabal